top of page
Helburuak: 
  • Naturarekiko eta izaki bizidunekiko jakinmina interesa eta errespetua izatea.
  • Naturarekin harremanean dauden jarduerak egiteko interesa izatea. Horrek osasunerako eta ongizaterako duen garrantziaz jabetzea.
ZER IKASIKO DUTE?
Adin honetako haurrek hurbileko itsas ertzean dauden animaliak ezagutzeko aukera izango dute.
Non bizi diren eta bertako elementuen jakinminak barneratuko dituzte.
Jardueren bitartez, denen arteko bizikidetza, elkar harremantzea, errespetua eta ezagutzen partekatzea ahalbidetuko dugu.

ITSASOKO ANIMALIAK EZAGUTZEN

Hilabete honetan gure kostaldeko itsasoan bizi diren animaliak ezagutzen hasiko gara. Unitate didaktiko honetan natura ezagutzeaz eta errespetatzeaz gain hain gertu duten ekosistemako animaliak ezagutzeko aukera izango dute.
Adin honetan, haurrak mundua ezagutzen ari dira eta beraien  inguru naturaleko elementuak aztertzen, miatzen, ikuskatzen eta identifikatzen dihardute denbora oro. Ingurune naturala eta ingurune hori eratzen duten izakiak eta elementuak dira haurren jakin-min eta interes nagusia. 
bottom of page