Eguzkilore 3
* Adi!! Web orri hau asmaturiko eskola batena da, irakasgai batean egin behar izan dugun lan baterako sortua.
HELBURUAK
-
Itsasoko animaliak ezagutzea eta bertako zenbat elementuren ezaugarriak identifikatzea eta horiek ezagutzera hurbiltzea, konfiantza, errespetu, eta jarrera egokiak sortze aldera.
-
Ingurune naturaleko oinarrizko elementuak eta haien zenbait harreman, aldaketa eta eraldaketa ezagutzea eta aztertzea, haiek babesteko zaintza, errespetua eta erantzunkizuna garatzeko.
-
Gure inguruko natura zein den jakinaraztea eta hauetaz gozatzen jakitea.
EDUKIAK
INGURUNEAREN EZAGUERA
LEHENENGO ZIKLOA
1.Blokea: Ingurune fisiko eta naturalarekiko interakzioa
-
Naturako elementuak eta zenbait fenomeno natural aztertzeko inetresa izatea. Haien zenbait ezaugarri identifikatzea.
-
Animaliekiko jakin-mina eta errespetua izatea eta haiek zaintzea.
-
hainbat elementu eta materia aztertzea( area, karakolak, ura, aukak..eta haien zenbait berezitasun antzematea.
-
Aminaliak bizilekuaren arabera sailkatzea eta ordenatzea. Taldekatze irizpidea hitzez adieraztea.
2.Blokea: bizitza ingurukoekin
-
Iraksale eta eskola inguneko ikaskideekin lotura afektiboak ezartzea.
-
Ingurunea aztertzea, non bizi garen ohartzea eta honek dituen ezaugarriak ikasten joatea.
-
Pixkanaka erantzunkizun txikiak bere gain hartzea. Konfiantzaz eta segurtasunez jarduteko, beharrezko laguntza bilatzea eta onartzea.
-
Jolasetan parte hartzea eta ekimena izatea.
HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA
2.Blokea: Komunikatzeko beste modu batzuk: plastikakoa, musikakoa eta gorputzaren bidezkoa.
-
Norberaren gorputzak dituen adierazteko eta komunikatzeko aukerez jabetzea eta haiekin saiakuntzak egitea.
-
Dramatizazio, imitazio eta dantza jardueretan eta gorputz-adierazpeneko bestelako jolas batzuetan parte hartzeko interesa.
INGURUNEAREN EZAGUERA
BIGARREN ZIKLOA
1.Blokea: Ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria
-
Ingurunean dauden objektuak eta materiak, haien funtzioak eta eguneroko erabilerak aztertzea.Norberaren eta besteen objektuak errespetatzea eta zaintzea.
-
Elementuen sailkatzea.Multzo batekoa izatea eta ez izatea. Ezaugarriak (tamaina, kopurua...) eta ezaugarrien mailak (gutxi,asko,txikia, ertaina, handia...) identifikatzea.
-
Norberak eta objektuek espazioan duten kokalekua. Posizio erlatiboak.
-
Oinarrizko nozio topologikoez jabetzea(irekita, itxita, barruan, kanpoan, hurbil, urrun, barnekoa, kanpokoa...) eta lekualdatze omdo orientatuak egitea.
2.Blokea: Natura ezagutzen hastea.
-
Animaliak eta landareak aztertzea, bereiztea eta ezaugarri fisiko eta funtzioal jakin batzuen arabera sailkatzea.
-
Izaki bizidunetan zenbait jokabide, funtzio, ezaugarri eta aldaketa identifikatzea. Bizi-zikloa, jaiotzatik heriotzarakoa, ezagutzen hastea. Izaki bizidunei buruzko usteak adieraztea.
-
Naturareriko eta izaki bizidunekiko jakin-mina, interesa eta errespetua izatea. Pertsonok natura eta izaki bizidunak zaintzeko dugun erantzukizunaz jabetzea eta jarrera kritikoa izatea ingurunea kaltetzen duten ekintzekiko.
-
Naturarekin harremanetan dauden jarduerak egiteko interesa izatea. Horrek osasunerako eta ongizaterako duen garrantziaz jabetzea.
3.Blokea: Kultura eta bizitza gizartean.
-
Etxean eta eskolan, eguneroko eginkizunetan parte hartzeko eta laguntzeko interesa izatea.
HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA
2.Blokea: Ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia.
-
Tresna teknologikoak erabiltzen hastea; besteak beste, ordenagailua, unitate periferikoak, soinu eta irudi-erreproduzitzaileak edo kamerak, irakaskuntza eta komunikazioa errazteko tresna baitira.
-
Ikus-entzunezko ekoizpenak ikustea, hala nola, filmak, bideok edo irudien ekoizpena.
3.Blokea: Arte hizkuntza.
-
Plastikako ekoizpenak egitea hainbat material eta teknika erabiliz.
-
Ingurune naturaleko eta sozialeko soinuak ezagutzea: animaliak, telefonoa, sirenak...
4.Blokea: Gorputz hizkuntza.
-
Adierazpen-baliabide gisa, norberaren gorputzak dituen komunikatzeko aukerak aztertzea, horietaz jabetzea eta erabiltzea.
-
Dramatizazio, imitazio eta dantza-jardueretan eta gorputz-adierazpeneko bestelako jolas batzuetan parte hartzea.