top of page

Gaixotasun Protokoloa

Gogoratu Osakidetzak bermatzen duela ikastetxe publikoko ikasle guztien arreta eta asistentzia. Eskolak ez dauka beste asegururik.

 

 

BOTIKAK

 

 

  • Hezkuntza sistemak eta bertan lanean dihardutenek ez dute zereginen artean ikasleen osasun-laguntza ematea, bizia arriskuan dagoenean ez bada. Beraz, ez da irakasleen betebeharra botikarik ematea.

 

Hala ere, botikaren bat  eskola orduetan hartzea beharrezkoa bada tutorearekin eta zuzendaritzakoekin hitz egin.

* Gogoratu, haurrak gaixorik dauden bitartean ez agindu eskolara, alde batetik, bera ez delako eroso sentituko eta bestetik, ingurukoak ere kontuan izan behar ditugu.

* Haurra eskolan gaixotuz gero, honako pausu batzuk jarraitu behar ditugu.

         - Guraso zein baimendutako pertsonari deitu bere bila etor dadin.

                   - Kausa larria bada eta gurasoekin harremanetan jartzeko zailtasunak daudenean, herriko amulategira eramango dugu eta medikuak esaten diguna kontuan izango  dugu.

        - Egoera larria denean 112 larrialdietara deitu eta bertan emandako argibideak jarraituko ditugu.

ISTRIPUA

Ikasle baten istripu edo zauri baten aurrean balorazio eta zaintza egoki egingo dugu, horretarako hurrengo protokoloa jarraituko dugu.

ZAURIAK

 

  • Zauriak garbitzeko, ura, xaboia eta suero fisologikoa erabiliko dugu.

  • Odol jarioa gelditzeko ur oxigenatua erabiliko dugu

 

 

KOLPEAK

 

  • Izotza

  • Larriagoa baldin bada, bere bila etor daitezen. Ezin baditugu aurkitu edo ezin badugu itxaron eurek etorri arte hauxe egingo dugu: Kasu arruntetan anbulategira eroan eta Kasu larrietan, larrialdi zerbitzuekin, hau da, 112 harremanetan jarri beraiek ematen gaituzten aholkuak jarraitzeko.

Honez gain, orokorrean gurasoek betebeharreko prozedura:

 

  • Familiak matrikula egiterakoan bere seme-alaben gaixotasunak, alergiak edo edozein osasun arazo ikastetxeko zuzendaritzan adierazi behar ditu. OSO GARRANTZITSUA!!

 

  • Ikasturtean zehar gertatzekotan tutoreari eta zuzendaritzan horren berri eman. Ikastetxeko irakasleriak kasu guztietan jakitun egon behar du ikasleen gaixotasunaz.

       Jantokian geratzen bada jantokiko arduraduna ere jakitun ipini behar da.

 

 

    ZORRIAK

 

 

  • Gurasoei informazioa bidaliko zaie zorriak agertzen direnean eskolan. Horren ostean oraindik zorrien arazoak jarraitzen badu, Klaustroak eta OOGak erabaki dute zorriak dituzten ikasleen gurasoei zuzenean deituko dietela jakitun ipintzeko, eta arazoak jarraituz gero, etxera eramatea eskatuko diete.

 

  • Bestalde, zuen seme-alaben buruetan zorriak topatuz gero, eskolan abisatu, mesedez, beste familiak ere jakitun jartzeko eta euren zabalkuntza ekiditeko.

 

  • Parasitoen kontrako produktuak zorriak edo bazpiek daudenerako bakarrik dira; ez dute balio kutsapena ekiditeko.

 

  • Gogoratu komenigarria dela umeen burua astean behin begiratzea.

bottom of page