top of page

SARRERA/IRTEERAK

HAUR HEZKUNTZAN

  • Irakasleek zabalduko dituzte ateak eta ikasleak bakarrik sartuko dira, nagusi baten beharra izan dezakeen beharrizan bereziren bategatik ez bada.

  • Garraioko ikasleak dagozkien zaintzaileekin egongo dira.

  • Ikaslea berandu baletor, jolastordua (11:15-11:45) edo jantoki orduaren hasieran (13:00) aprobetxatu eskolara ekartzeko, bestela ateak itxita topatuko dituzue.

SARRERA
  • Irakaslearekin irtengo dira kanpora eta ama /aita /senide /tutore legalarekin baino ez du ikaslea joaten utziko.

  • Jantokian geratzen diren ikasleak ezin dira irten edo sartu eskolatik 13:00etatik 15:00etara.

  • Garraioko ikasleak dagokien zaintzaileak eramango ditu autobusera.

  • Gurasoek zuekin eraman nahi baduzue ikaslea, zaintzaileari abisatu autobus geralekuan.

  • Arratsaldeetan 16:45ean ateak itxiko dira eta ezin izango da eraikinean sartu.

  • Ikasle batek eskola orduetan irten behar badu (medikuarengana, adibidez) idatzizko ohar baten bidez jakinaraziko dio tutoreari.

IRTEERAK
bottom of page